Zer ikasi:
Beraiek ekarritako hamaiketakoetan osasuntsuak eta ez horren osasuntsuak ez direnak sailkatu.
Zer egin:
Aurreko egunean haurrek eta irakasleak ekarritako hamaiketakoei banaka ateratako argazkiak manipulatu eta sailkatuko ditugu irizpide gisa osasuntsuak direnak (kartulina berdean) eta osasuntsuak ez direnak (kartulina gorrian) erabiliz. Osasuntsu eta ez-osasuntsu kontzeptuak adierazteko, bi irudi erabiliko ditugu: hortz txuriak osasuntsuen adierazgarri gisa eta belztutako hortzak ez-osasuntsuen adierazgarri gisa. Ondoren, egindako sailkapenen emaitza izango den hormairudia pasabidean kokatuko dugu.
Ekoizpena:
Hamaiketako osasuntsuak eta ez-osasuntsuak sailkatzeko fitxa (OHARRA: sailkapen irizpide irudietan, aho bateko hortzak belztu behar dira).
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
-Sailkapena zehaztutako irizpideen arabarera egitea.
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.