Zer ikasi:
Azokan bildutako datuak erabiliz aurkezpen digitala prestatu, modu kooperatibo batez, irudiak eta testua egokiro konbinatuz.
Zer egin:
Talde bakoitzak
Zure taldean aurreko jardueretan landu dituzuen galderetatik ateratako datu, irudi eta ondorioekin lau-bost diapositibez osatutako aurkezpen digital bat sortu behar duzue. Sar zaitezte docs-en eta bertan sortu. Aurkezpen hau prestatzeko aldez aurretik egindako "SE galderak" eta merkatuko inkestatik jasotako datuak txertatu beharko dituzue. Honetaz gain lan sektorei buruzko azalpen labur bat ere txerta dezakezue. Irakaslearekin adostu zein sektoreri buruz hitzegingo duen talde bakoitzak.
Aurkezpen honetako diapositiba horietan testua eta irudiak ongi konbinatu behar dituzue.
Gorde zuek egindako diapositibak "Gure diapositibak" izenarekin.
Ekoizpena
"Gure diapositibak" aurkezpena.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:*
- Aurkezpena ongi antolaturik dago
- Grafikoak ongi egina daude.
- Irudi eta testuen konbinaketa egokia da.
- Ideiak aportatzen ditu
- Auto-ebaluazioa:
Ireki "auto-ebaluazio orria" dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!