Zer ikasi: Herriko erakunde batera bisita bat egin behar den jarrera egokia mantenduz, informazioa jaso prestaturiko galdetegia erabiliz.
Zer egin:
Bisita: Mankomunitatearen ordezkariekin izango duzue elkarrizketa.
Bisita burutu eta gero prestaturik eraman dituzue galderak egiteko aukera izango duzue. Irakasleak esango dizue nola banatuko zareten galderak egiteko garaian. Kontu izan zure taldeari dagozkion galderen erantzuna ongi jasotzen. Komenigarria ikusten baduzue galdetu duzutenari buruz informazio gehiago jasotzea esan ea non aurki daitekeen.
Beste taldeek galdetzen dutenean adi egon eta notak hartu, gero gelan laguntza eman ahal izateko jasotako informazioa bildu nahi denarako.
Gogoratu bisita egiterakon zure jarrera eta portaera zaintzen. Hasteko irakasleak zein bisita gidatzen dutenei kasu egin. Galderak egiten dituzunean ez ahaztu zure izena esanez eta jasotako erantzunak eskertzen. Bestetik taldearen barruan dagokizun ardura ongi bete.
Bisitaz disfrutatu eta lan egin seriotasunez.
Irakasleak emango dizu orri bat "Nire_jarrera" izenekoa eta bisita bukatzen denean eskatu betetzea zure karpetan gordetzeko "Nire_jarrrera izenarekin".
Ekoizpena:
"Nire_jarrrera izenarekin" dokumentua
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-
- Auto-ebaluazioa:
Ireki ““Auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.