Zer ikasi: Herriko erakunde batetik galdetegi batez jasotako informazioa ordenatu dokumentu bat osatuz.
Irakaslearen laguntzarekin joango zarete informazioa osatzen. Bukaeran denok eduki behar duzue galdetegia osatu eta informazioa ongi jasoa. Dokumentu osatu honi "Mankomunitate_Informazioa" izenerakin zuen karpetan gorde
Ekoizpena: "Mankomunitate_Informazioa" dokumentua.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
Informazioa guztia jasota dago.
- Informazioa pertinentea da eta ongi isalatzen du esandakoa.
- Idazkera egokia da.
- Behar izanez gero informazio gehigarria bilatu egin dute.
- Idazkiaren egitura egokia da
- Autoebaluazioa:
Ireki “Autoebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Zer egin:
Bueltatu zarete bisitatik eta jasotako informazioa bildu nahi duzue idazki bat osatzeko. "Gure galdetegia" dokumentua ireki eta bisitan hartutako notekin osatzen joan. Talde bakoitzak berak eginiko galderari dagokion informazioarekin hasiko da, baina beste guztiek osatu ahalko dute informazio gehigarria izanez gero.