Zer ikasi:
Gelako liburutegia aztertu, arazoak identifikatu eta emandako irizpide erabiliz liburuak sailkatu.
Zer egin:
Gure gelako liburutegia aztertu ondoren dauden arazoak identifikatu eta hortik liburuen sailkapena egingo dugu. Adosten diren irizpideen arabera sailkapenak egingo ditugu:
ipuinak direnak
aldizkariak direnak
liburuak direnak
komikiak
informazio liburuak
eta abar
Jarduera hau bi pausotan eginen dugu:
Liburutegiko liburuak aztertu. Apurtutakoak, zaharrak... identifikatu eta sailkatu.
Liburutegian erabiliko ditugunak sailkatu.
Ekoizpena:
Marrazkia egin ikusten duten arazoarekin.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Marrazkiaren zehaztasuna: margoketa, xehetasunak. Marrazkia landutako gaiarekin koherentzia minimo bat (hurbilpen bat behintzat) izatea baloratuko dugu.
Autoebaluazioa:
- Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.