Zer ikasi:
Herriko ur banaketari buruz prestaturiko kartelak aurkeztu eta komentatu
Zer egin:
Jarduera honetan kartelak jartzeko tokia ongi aukeratu eta prestatu eta gero kartelak zintzilikatzea eta ikustera etortzen direnean ongi adieraztea da egin beharreko lana.
Prestatu papertxo batean kontu behar duzunaren laburpena, horrela gero dudaren bat izanez gero ahalko duzu papera begiratu eta ongi adierazi kartelan jartzen duena.
Irakasleak behatuko du egiten duzun aurkezpena eta baloratuko du. Bukaeran eskatu eginiko balorazioa eta gorde zure karpetan, "Nire_aurkezpena" izenarekin.
Ekoizpena: "Nire_aurkezpena" dokumentua.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena: (ikusi "Ahozko aurkezpena ebaluatzeko" dokumentua zehaztasun gehiagorako)
- Azalpena ongi antolatu du
- Erabilitako hizkuntza egokia izan da
- Gorpuzkera ona izan du
- Esandakoaren edukia aproposa izan da
Ireki “Autoebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.- Autoebaluazioa: