Zer ikasi:
Ahozko azalpen zuzena egiten eta baimena eskatzeko esamolde egokiak ekoiztu eta erabili.
Zer egin:Talde handian, arazoari buruz zuzendariari zer esan behar diogun ahoz adierazi. Hau, irakasleak idatzita jaso eta beraiek esan beharrekoa barneratuko dute. Ondoren zuzendariak baimentzen digun liburu kopuruaren arabera bozketa bidez gure zerrendatik gustokoenak aukeratu eta zerrenda osatu.Ekoizpena:
Zerrenda.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
- Eginiko lanaren ulermen maila
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.