Zer ikasi: Bozeto bat jarraituz festa giroan erabiliko den objektu bat eraiki eta aurrekontua kalkulatu.
Zer egin:
Taldeka (4. jarduera egiteko sorturiko taldeak), plastikozko pilota eta sukaldeko papera erabiliz, kilikiaren burua egin. Lehortzen utzi ondoren tenperaz margotu. Pilota hustu eta prest dugu gure kilikia. Bukatzen duzunean argazki bat atera zure kilikiari. Imprimatu, eta orrialde batean itsasi. Orri honi "Gure kilikia" izena jarri.
Horrezaz gain kilikiak egiteko behar den diruaren kalkulua egingo dugu. "Aurrekontua" izeneko dokumentua ireki eta osatu eta gero gorde "Kilikiaren aurrekontua" izenarekin.
Ekoizpena: - Kilikia.
- Kilikiaren argazkia duen orria. "Gure kilikia" dokumentua.
- "Kilikiaren aurrekontua"
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Iniziatibaz jokatzen du
- Arduraz jokatzen du.
- Teknika era egokian erabili du.
Kilikiaren aurrekontua.
- Kopuruak ongi kopiatu ditu eta kalkuluak ongi eginak daude.
- Auto-ebaluazioa:
Autoebaluazioa orria bete eta karpetan gorde.