Zer ikasi:
Sektore ekonomikoei buruzko datuak modu grafiko batez adierazi kalkulu-orria erabiliz eta atera daitezkeen ondorioak azaldu azalpen testu labur batez.
Zer egin:
"Archivos adjuntos"en zure taldeari dagokion zenbakiaren dokumentua ("SE galderak") ireki eta gela osoko datuak ("Gelako datuak") aztertuz, bertan dauden galderak erantzun behar dituzue denon artean.
Galdera bakoitzean lau zeregin bete behar dituzue:
- Datua kalkulatu.
- Grafiko egokiaz irudikatu.
- Grafikoarentzat izenburu deskriptibo eta laburra sortu.
- Datu zein grafiko bakoitzatik ondorio bat inferitu eta idatzi azalpen testu baten bidez (3-6 lerro)
Grafikoak kalkulu orri batean (excel edo Open Officen kalkulu orrian egin beharko dituzu eta ondoren "SE galderak" dokumentura pasa.
Ekoizpena:
Ireki ezazue (talde bakoitzak berea) "SE galderak" izeneko dokumentua eta bertan osatu jarduera honetan eskatzen zaizuen informazio guztia (datu, grafiko, izenburua eta azalpen testua). Ondoren dokumentua zure karpetan gorde.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Informazioa ongi jaso da eta grafikoak egokiak dira
- Grafikoei atxikitutako izenburuak ongi islatzen dute informazioaren alderdi aipagarrienak
- Azalpen testuaren bidez azaltzen den ondorioa pertinentea da eta ongi erredaktaturik
- Ateratako ondorioak ongi justifikaturik daude.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!