Zer ikasi: Gure herrian zaborra motak sailkatzeko erabiltzen diren zakorontziak deskribatu.
Zer egin: Zaborontziak etiketatu nahi ditugu eta bakoitzean zer zabor mota da sartu behar dena adierazteko fitxa bat bete.
Horretarako talde bakoitzak 5 edukiontzien aurkezpena prestatuko du. Taldekide bakoitzak bat egingo du, taldean aurkeztu eta lagunen zuzenketak jaso eta gero garbira pasatuz.
Bete behar den fitxa "Birziklai jolasa 1. Jarduera" izenarekin dago erantsita. Bete eta gero "Nire zaborontziaren fitxa" izenarekin gorde beharko du ikasle bakoitzak.
Ekoizpena:
"Nire zaborontziaren fitxa" dokumentua.
Ebaluazioa: - Fitxa guztiz bete da.
- Zakarontziaren ezaugarriak ongi jaso dira
- Idazketa (trazoa...) zuzena da
- Autonomia erakusten du
Erabili beharreko ezagutzak