SARRERA: -Matematikako problemak, arrazonamenduz, EBATZI, denbora unitateak erabiliz.
-Herrialde ezberdinetako ordu ezberdintasunak kalkulatu, herrialde hauen kokapena kontutan hartuz (meridianoak).
PROZEDURA ETA BALIABIDEAK:Jakingo duzun bezela, ordutegi ezberdinak daude munduko zonaldearen arabera. Adibidez Lizarran eguerdiko 12-ak direnean Atenas-en arratsaldeko ordu biak dira eta New York-en goizeko 7-ak. Ordutegi ezberdintasun hauek meridianoaren araberakoak dira. Meridianoen erreferentzia Greenwich-en (Londres) dago. Greenwich-en araberako ordutegi diferentziak ezagutzeko ondorengo helbidea bisita dezakezu: http://www.comserpro.com/horarios.php.
"Ordu_aldea" dokumentua ireki eta aurreko helbidean lortutako informazioarekin bete. Amaitutakoan zure karpetan gorde "Nireordutegidiferentzia" izenarekin.
Ondoren "Problema4" ebatzi. Problema amaitutakoan zure karpetan gorde "Nire_Problema4" izenarekin.
PRODUKTUAK: "Nireordutegidiferentzia" eta "Nire_Problema4" dokumentuak.
EBALUAZIOA:
Produktuarena:
- "Nireordutegidiferentzia":
- Dokumentua osorik dago.
- Bigarren galderaren erantzunan meridiano eta ordutegi diferentziaren arteko erlazioa argi agertzen da
- "Nire_Problema4":
- Erantzuna antolatzeko taula bat erabiltzen du.
- Emaitza zuzena da
- Aurkezpena egokia da.
- Autoebaluazioa:
"Autoebaluazioa" orria ireki, osatu eta zure karpetan gorde.