Zer ikasi :
Lana autonomiaz burutu iniziatiba erakutsiz; ikasketaz eta autoebaluazioaz arduratu.
Zer egin: (Banaka)
Deskribapena eta informazioa
Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.
Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:
a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.
b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egin ezazu.
c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.
d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.
Portfolioa egiten hasi aurretik, ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat falta bazaizu, osatu portfolioa egiten hasi aurretik.
Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portfolioa osatzeko prozedura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz, idatzi zure portfolioa.
Ekoizpena
Portafolioa
Ebaluazioa
- Irakasleak:
- Porfolioaren parte guztiak dauden.
- Ongi ordenaturik dauden
- Konpetentzia bakoitzeko ekozipena bana, gutxienez dagoen.
- Aportazio pertsonalen bat dagoen.
- Aukezpena sortzailea den.