Zer ikasi behar da?
Sarean informazioa argitaratzeko Web-orri bat modu kooperatibo batez sortu, Google-sites erabiliz.
Zer egin behar da?
Web-orri bat modu kooperatibo batez sortu, Google-sites erabiliz, talde desberdinek eginiko gosari proposamenak argitaratzeko.
Jarduera honetan orain arte lortu duzuen informazioa eta prestaturiko gosari proposamena argitara emateko garaia da. Horretarako, "sites" delakoa prestatu behar duzue. Guztion arteko web-orria izango da "sites"-en bidez gauzatuko duzuena eta horren barruan talde bakoitzak bere orria izango du.
Zuen irakasleak sortua du dagoeneko, "sites"-en kontu bat zuen gelarako. Bertan, zuen taldeari dagozkion hiru orri sortu beharko dituzue.
Lehen orria, taldearen aurkezpenari dagokio. Beraz, taldekideen izenak, argazkiak zein nahi dituzuen ezaugarriak jartzeko da.
Beste bi orriak, horren menpekoak dira. 2. orrian, aukeratu duzuen profilaren ezaugarriak jarriko dituzue. 3. orrian, gosari proposamena.
Eskeman agertzen den moduan:
- Taldearen izena eta ezaugarriak.
- 1. orria: pertsonaren profila
- 2. orria: gosari proposamena
Bukaeran, honelako egitura lortu behar duzue:
"Archivos adjuntos" atalean, "sites" hori sortzeko jarraitu beharreko pausoak aurkituko dituzue.
Jarraian, gelan dauden guraso euskaldunen e-mailak lortu, eta ondoren, gosari proposamenak aztertu eta horien iruzkinak egin ditzaten eskatu. Gauza bera eskatu irakasleei ere.
Ekoizpena
Google Sites erabiliz webgune bat sortu aipatutako hiru orriak dauzkanak
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Adostutako proposamena zehaztuta agertzen da
- Informazioa ongi antolatua dago
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Google Sites orriak sortzeko prozedura.doc el 18/10/2010 02:32 por Nafarroako Ikastolen Elkartea NIE (versión 5 / versiones anteriores)
Google Sites orriak sortzeko prozedura.odt el 18/10/2010 02:34 por Nafarroako Ikastolen Elkartea NIE (versión 3 / versiones anteriores)
355 kb Descargar