SARRERA: Ikasi beharko zenuke:
Zure lanaz eta ebaluazioaz arduratzen
PROZEDURA ETA BALIABIDEAK:
Deskribapena eta informazioa
(Jardueran egin behar dena eta informazioa nondik lortu behar den):
Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.
Portfolioa egin duzun lan guztien laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:
a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.
b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.
c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.
d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.
e) Saia zaitez modu erakargarri eta pertsonal batean egiten.
Portfolioa egiten hasi aurretik, ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, osatu portfolioa egiten hasi aurretik.
Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portfolioa osatzeko prozedura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz, idatzi zure portfolioa. OHARRA: Portfolioa dokumentu digital BAKARRA izan dadila.
Amaitzeko, egin berri duzun portfolioa konparti ezazu irakasleekin.
PRODUKTUA: Portfolioa
EBALUAZIOA:
- Informazioa ongi osaturik dago, gutxienez ebidentzia bat konpetentziako
- Informazioa ongi antolaturik dago: karatula, indizea....
- Informazioa zuzentasunez idatzia dago.
- Porfolioak autoebaluazio guztiak jasotzen ditu eta gogoeta interesgarriak jasotzen ditu.