Zer ikasi behar da?
Eskolako lankideen iritziak entzun eta modu kooperatibo batez adostutakoa adierazi.Zer egin behar da?
Lankideen proposamenak entzun ondoren, modu kooperatibo batez gosari egokiaren ezaugarriak hobe betetzen duen proposamen bakarra aukeratu talde osorako.
Gosari proposamena prest duzu, orain taldeka biltzea dagokizue eta taldearen barruan dauden proposamen desberdinak aztertu eta gero, talde guztiaren izenean proposamen bakarra egitea.
Aukeraketa prozesu hori aurrera eramateko modu desberdinak egon daitezke, bereziki bi:
a) Daudenen artean "onena" hautatzea, hots, jarritako baldintzak egokien betetzen duena aukeratzea.
b) Guztion ekarpenekin berri eta hobea osatzea, hots, jarritako baldintzetatik gertuen dagoen berri bat sortzea.
Aukera bat zein bestea jarraitzea zuen erabakia da.
Sortu taula bat, "Nire proposamena" dokumentuan duzunaren antzekoa eta taldearen proposamena idatzi. Gorde ezazu dokumentu berri hori "Gure proposamena" izenarekin.
Lanaren lehen parte hau bukatutzat eman dezakezu, orain informazio hori argitaratzeko eta besteen iritzia jasotzeko fasea irekitzen da. Horretarako gure proposamena gelan zaudeten talde guztien artean "Sites" bat sortu, bertan sorturiko proposamenak argitaratuko dituzue.
"Sites"-a egiten hasi aurretik duzuen informazio guztia (dokumentuak, kalkulu orriak, argazkiak, irudiak, web-orrien zuzenbideak...) biltzea komeni da, gero erosoago eta azkarrago burutuko duzue lana eta.
Ekoizpena
"Gure proposamena" dokumentua sortu
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Lankideen iritzien aurrean arreta adierazi du.
- Proposamenak egin ditu.
- Talde proposamena ongi osatua dago
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.