Atal honetan Bateratze-Lana (BL) egiteko behar den informazioa duzu; arretaz eta ganoraz irakurri.
Aholku eta iradokizunak:
- Lan honetan zure autonomia erakusteko aukera izango duzu. Anima zaitez, iniziatiba hartuz, proposatzen zaizkizun jarduerak zure kabuz egiten.
- Jarduera bakoitzean ikasitakoaren gogoeta egitea eta egindako lanaren auto-ebaluazioa egitea zure ardura da.
- Zure lana nola ebaluatuko den ongi jabetu eta jarraituko diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartu zure lana egiteko eta aurkezteko garaian.
Animo eta lanean hasi!