Zer ikasi:
- Herriko aisialdi-toki bati buruz informazioa jaso eta laburtu inkesta batez.
Zer egin:INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ETA TALDE DINAMIKA ANTOLATZEN.Eman behar duzun lehen pausua zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (4-5 kide), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian karpeta digital bat sortuko du taldearen izenarekin. Bertan, modu kooperatibo batez eginiko lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta digital bana sortu beharko du zuen izenarekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
1-KARPETA AMANKOMUNA ANALOGIKOA
2-KARPETA INDIBIDUALA DIGITALA
Taldeko lanak gordetzeko
Zure lanak ordenagailuan gordetzeko
Talde bakoitzak "Los Llanos" parkean lau pertsonari galderak eginez inkestarako datuak bilduko ditu eta erantzunen arabera sailkapena egingo da inkestatuen adina, sexua, ... kontuan hartuz.
Horretarako "Inkesta irratsaioa.doc" dokumentua ireki,
Bertan zuk eginiko kalkuluekin osatu
Ondoren, zuen lagunen emaitzekin konparatu eta, berriro, osatu eta gorde "Gure_inkesta" izenarekin.
Jarraian, "Gelako datuen bilketa" izeneko dokumentuan talde guztien emaitzak jasoko dituzue.
Ekoizpena
"Gure_inkesta"
"Gelako datuen bilketa"
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Galdetegia ongi osatuta dago.
Informazioa ongi sailkatua dago
Behar diren eragiketak erabiltzen ditu
Kalkuluak ongi burutzen ditu
- Auto-ebaluazioa:
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpeta pertsonalean.
“Nire_auto_ebaluazioa” izenarekin.