Zer ikasi:
Sortu diren proposamenak dagozkien hartzaileei komunikatu era egokian horretarako aproposena den adierazpidea aukeratuz
Zer egin:
Proposamenak prest daude, orain hartzailei bidaltzea da falta dena. Horretarako pentsatu zein den hartzaile bakoitzarekin harremanetan sarzteko biderik egokiena: karta bat idatzi, elkarrizketarako data eskatu eta aurkezpen bat prestatu, e-mail bat bidali, kartel bat sortu, eta abar. Kasu guztietan egin duzuten lanaren informe laburtu bat eranstea komenigarria litzateke.
Ez ahaztu bidaltzen duzun karta, prestatzen duzun aurkezpena, prestatzen duzun informea gordetzen zure karpetan, lan honen zati garrantzitsuenetarikoa da eta.
Ikasle bakoitzak bere karta idatzi behar dio dagokion hartzaileari eta "nire karta" izenez gorde karpeta indibidualean.
Ekoizpena:
Idatzitakoa.
Ebaluazioa:
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Hartzaileari egokitzen zaion komunikazio modua aukeratu dute.
- Proposamenaren komunikazioa argia eta ulerkorra da.
- Komunikazioaren alderdi formalak (zuzentasuna, txukuntasuna, erakargarritasuna,...) zaindu dira.
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!