Lan honek matematikaren inguruko edukinak diren proportzionaltasuna, portzentaiak, azalerak, antzekotasuna eta magnitude neurriak(denbora bereziki) gune bat adierazteko erabiltzen diren zenbakizko parametroetan (populazioa, azalera, ordutegi diferentzia...) aplikatzea du helburu. Horretarako ikaslearen guneari dagozkion parametroak urrutiko beste gune baten (beste hiriak, herrialdeak, lekuak...) parametroekin konparatuko dira balore haien esanahiari zentzua emateko.
Bestalde adierazpen plastiko bat eskatuko zaie.Bateratze lan honetan Matematika, Gizarte eta Arte Hezkuntzako edukiak landuko dira.