Zer ikasi behar da?
Internten erabilpenerako informazioa zabaltzeko komunikabide egokia aukeratu, komunikazioa prestatu eta burutu.
Zer egin behar da? (Taldeka)
Taldeka sortu dituzuen gomendio hauek, galdetegien emaitzak eta proiektuarekin ikasi duzuena 5. mailakoei kontatuko dizkiegu. Honela denok seguruago nabigatuko dugu eta kasuetan agertzen diren arazoak ez dira hain erraz gertatuko.
- Nola egingo dugu hau: Aurkezpenaren gidoia jarraituz, horretarako ireki "Aurkezpenaren gidoia" dokumentua.
Hasteko gomendio horiek aurkezteko egokia iruditzen zaizun modua aukeratuko duzu.
Papera erabiliz.
Arbelaren laguntzaz.
Aurkezpenak egiteko programa baten laguntzaz: Impress, PowerPoint, Google Aurkezpenak.
Glogsterren laguntzaz.
Gero aurkezpenaren gidoitxo bat prestatuko duzu (Hori egiteko txantiloitxo bat daukazu behean). Gidoiaren estruktura honelakoa izan beharko luke.
Sarrera
Ikerketaren emaitzak azaldu.
Gomendioak aurkeztu.
Galderak egiteko denbora.
Agurra eta eskerrak ematea.
Bukatzerakoan "Nire_aurkezpenaren gidoia" izenarekin gorde.
Azalpen ona egin, Animo!
Jarduera hau bukatu duzu!
Ekoizpena:
"6. jarduera: Aurkezpenaren gidoia.doc" dokumentua eta azalpena bera.
Ahozko aurkezpena egiten laguntzeko sortutako aurkezpen multimedia. "6. Jarduera - Aurkezpena" izenarekin gorde. (Aukeran)
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Aurkezpena egiteko erabilitako bidearen egokitasuna
Aurkezpenaren gidoia.
Aurkezpen bera: mezua ongi transmititu duten
ahozko hizkeraren aberastasuna
gorpuzkera eta ahotsaren intonazioa.
zegokion partea bete du
entzuleak begiratu ditu
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto-ebaluazio orria.doc” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.