Zer ikasi behar da?
Osasunarekin erlazionaturiko eduki baten ezaugarriak identifikatu, definitu eta sormen-adierazpena egin.
Zer egin behar da?
Gosari egokiaren ezaugarriak identifikatu, era laburrean definitu eta izenbururako baliagarria den eslogan baten bidez adierazi.
Jarduera honetan gosari egokiaren ezaugarriak definitu behar dituzu.
Gosari egokia ongi definitzeko kontuan hartu beharrekoak hauek dira: Nahikoa, Anitza, Orekatua, Kostu arrazoizkoa, Bertako produktuak (kilometro 0).
Informazioa bilatzeko, hona hemen iturri interesgarria:
http://issuu.com/salbatoremitxelena/docs/d_elikatuz
Informazio gehiago behar izanez gero, honako informazio-iturri hauetara jo dezakezu:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6825
Ireki ezazu "Nire proposamena" dokumentua eta taularen azpian, esaldi baten bidez, gosari egokirako ezaugarrien definizioak idatzi. Horretaz gain, adibide bana ere jarri beharko duzu adierazi nahi dena azaltzeko.
Informazio hori guztia kontuan hartuz, deskriba itzazu gosari egokiaren ezaugarriak 6-8 lerroz osatutako paragrafo batean. Ondoren, idatz itzazu dokumentu berean. Asma ezazu, eslogan baten antzera, izenburu egoki bat paragrafo honentzat. Sortzaile izan eta izenburu erakargarri batean pentsatu. Gorde ezazu berriro izen berdinarekin: "Nire proposamena".
Ekoizpena
"Nire proposamena" dokumentua
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Aukeratutako eslogana egokia eta sortzailea da.
- Informazioa ongi antolatua dago.
- Informazioa pertinentea da (informazio garrantzitsuena jasotzen du).
- Modu zuzen batez (ortografía, ....) idatzia dago
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.