Zer ikasi:
Proiektua burutzeko emango ditugun pausoak planifikatu.
Zer egin:
Problema bat planteatuz hasiko gara lanaren aurkezpenarekin. Ikasturtea aurrera joan den eran, liburutegiaren txokoa oso nahastuta gelditu zaigu, liburu batzuk apurtuta, orriak askatuta, liburuak nahastuak, tolestuak... zahartutak. Aurten guk liburutegiaz disfrutatzeko pauso hauek emango ditugu:
Liburutegiko azterketa egingo dugu. Bitartean iburuak sailkatuz: berriak eta zaharrak direnak edo bestelako irizpideren bat jarraituz.
Oharraren bidez, etxetik liburu batzuk ekarriko ditugu ondoren izenburuen zerrenda osatzeko.
Liburutegiaren erabileraren arauak adostuko ditugu.
Zuzendariari gelako arazoa eta liburu berriak erosteko baimena ahoz eskatuko diogu. Erosi nahi dugun liburu kopurua eta liburuen zerrenda idatziko dugu.
Liburudendara joango gara eta beharrezko liburuak erosiko ditugu.
Portfolioan edo karpeta batetan gordetako lan guztiak, haur bakoitzak berea dena, apaindu eta etxera eramango du. Jarduera guzti hauek egin aurretik, mural bat prestatuko dugu denon artean pauso guztiak irudikatuz.
Ekoizpena:
Muralaren ekoizpenaren argazkia egin eta karpetan gorde.
Ebaluaketa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
- Eginiko planifikazioaren ulermen maila
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.