SARRERA:
- Matematikako problemak, arrazonamenduz, EBATZI, proportzioaren legeak aplikatuz ikaslearen zonaldeko datuak beste eremu batzuetakoekin konparatzeko.PROZEDURA ETA BALIABIDEAK:Ondorengo materiala beharko duzu: a) "Nire_herrialdeen_azalerak" osatu duzun dokumentua. Zure karpetan egongo da. b) "Problema2" bigarren problema jasotzen duen dokumentua.
c) "Diskoa.xls" kalkulu orria.
"Problema2" ebatzi beharko duzu. Horretarako beharrezkoak diren datuak "Nire_herrialdeen_azalerak" dokumentuan dauzkazu. Kalkulu orria laguntzarako erabili beharko duzu.
Problema honetan, aukeratutako lurraldeen azalera zure herriaren azalerarekin alderatuta zenbat aldiz haundiagoa den kalkulatzea eskatuko zaizu. Kalkulu orriak problema ebazteko beharrezkoa den formula jasotzen du. Aurki ezazu formula dagokion gelaxkan (kalkulu orrian) eta azaldu zergatik balio duen problema ebazteko.
Problemaren bigarren zatian suposatuko dugu zure herriaren azalera 10 cm-ko diametroa duen disko baten bitartez adierazita dagoela. Erreferentzia hori hartuta zeintzuk izango dira aukeratutako gainerako lurraldeen azaleren diskoen diametroak?
Erantzuna "Problema2" fitxategian idatzi eta "Nire problema2" izenarekin zure karpetan gorde.
PRODUKTUA: "Nire-Problema2" dokumentua.
EBALUAZIOA:
- Produktuarena: - Formularen balioak ongi ordezkatzen ditu eta emaitzak ongi interpretatzen ditu.
- Proportzioak kalkulatzeko erabilitako formula ongi azaltzen du.
- Espiralaren alde kopurua aurkitzeko formula ongi azaltzen du.
- Formulak modu autonomoan aurkitzen ditu.
- Autoebaluazioa:
"Autoebaluazioa" orria ireki, osatu eta zure karpetan gorde.