Zer ikasi: Festa giroan erabiltzen den objektu bat diseinatu.
Zer egin:
Taldeka (2, jarduerako bi bikote bilduz) kiliki berri bat diseinatzea da jarduera honen lana. Horretarako, "Bozetoa" dokumentua ireki (Archivos adjuntos) eta beherago dagoen "Ezugarrien kontrol zerrenda" erabiliz osatu.
EZAUGARRIEN KONTROL ZERRENDA:
- Neska/ mutila:
- Larruazalaren kolorea:
- Begien kolorea:
- Sudurraren tamaina:
- Belarriak:
- Bizarra:
-Jazkera:
-Alai/ triste/ haserre:
-Beldurgarria/ farregarria/ maitagarria...:
- ...
Erabaki horrekin bat datorren kilikiaren marrazkia egin "Bozetoa" dokumentuaren azpiko zatian. Gorde ezazu gero lan hori "Gure_bozetoa" izenarekin zure karpetan.
Ekoizpena:
"Gure_bozetoa" dokumentua.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Ezaugarri guztiei dagokie informazioa ongi bete duten.
- Marrazkiak aukeratutako ezaugarriak ongi islatzen ditu.
- Aukeratutako koloreak egokia diren
- Sormena erakusten du
- Auto-ebaluazioa:
Autoebaluazioa orria bete eta karpetan gorde.