Zer ikasi:
Elikadura (osasuna) inguruko informazioa etxean galdetu eta eskolara ekarri, ondoren modu sistematiko batez analizatu eta baloratu.
Zer egin:
Ogitarteen errezetak ondorengo "Archivos adjuntos"en dagoen "Ogitartekoak egiteko osagaien prezioa"dokumentuan dauden osagaiak konbinatuz egin beharko dira.
Gelan gaude. Etxetik ogitartekoa egiteko errezeta idatzita ekarri duzue. Eman genizuen orritxoan idatzia: "Ogitartekoa" - Archivos adjuntos.
Taldeka partaide bakoitzak ekarri duen errezeta azalduko dio bere lankidei.
Gero ogitartekoa baloratzeko taula bete egingo dute."Ogitartekoa baloratzeko taula" - Archivos adjuntos- en dago. Ikasle bakoitzak taula bat betetzen du berea ez diren ogitartekoak baloratuz. Taulak bete eta gero talde bakoitzak ogitarteko bat aukeratu beharko du.
Ondoren, ikasle bakoitzak bere taldean zein ogitarteko aukeratu den esan behar du eta bere ustez zein diren aukera hori justifikatzen dituzten arrazoiak. Bukatu eta gero "Gure ogitartekoa" izenarekin gorde karpetan.
Ekoizpena:
Etxetik ekarri duen fitxa: "Ogitartekoa" dokumentua.
Taldeka aukeratu duten ogitartekoa eta aukera hori justifikatzeko eginiko dokumentua: "Gure ogitartekoa" dokumentua
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Informazioa osaturik dago (ardura)
- Idazketa egokia da.
- Emandako arrazoiak egokiak dira eta ondo justifikaturik daude.
- Zenbakien interpretazioa egokia da.
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orriak betetzen.
Jarduera hau bukatu duzu!