Zer ikasi:
- Osasun ataleko informazio modu sistematiko batez jaso, antolatu eta gorde modu digital batez.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ETA TALDE DINAMIKA ANTOLATZEN.
Eman behar duzun lehen pausua zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian karpeta digital bat sortuko du taldearen izenarekin. Bertan, modu kooperatibo batez eginiko lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta digital bana sortu beharko du zuen izenekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak. Bertan modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
1-KARPETA AMANKOMUNA ANALOGIKOA
2-KARPETA INDIBIDUALA DIGITALA
Taldeko lanak gordetzeko
Zure lanak ordenagailuan gordetzeko
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpeta pertsonalean gorde.
“Nire_auto_ebaluazioa” izenarekin.
ASTEAN ZEHAR JASO DUZUN INFORMAZIOA JASOTZEN ETA GORDETZEN.
Beheko "Archivos Adjuntos"en duzun "Asteko dieta" dokumentua ireki, eta eskuz idatzita ekarri duzun informazioarekin bete. Horrela aste osoan zehar jaten dituzun janari edo elikagaien zerrenda osatu.
Bete ondoren zure karpetan gorde "Nire_Asteko dieta" izenarekin
Ekoizpena:
"Nire_Asteko dieta" dokumentua
Ebaluazioa:
- IRAKASLEAK EBALUATUKO DUENA:
"Nire_Asteko dieta" :
Osaturik dago eta garaiz bukatua
Informazioa pertinentea da
Idazkera egokia da
Autonomia erakutsi du
- AUTO-EBALUAZIOA:
Ireki “Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
JARDUERA HAU BUKATU DUZU.