Zer ikasi:
Gelakideek ditugun maskotak sailkatu eta prezisioz kontatu.
Zer egin:
- Etxean ditugun maskotak zerrendatuko ditugu. Ondoren, taula batean erregistratuko dugu ikasleen artean dituzten animali kopuruak.Ikasle bakoitzak,taula orokorrean,berak duen maskotaren irudian ixa bat jarriko du.Ondoren,talde handian,maskoten zenbaketa egingo da.
Ekoizpena:
Fitxa:arbelean ateratako maskoten taula kopiatu. "Maskoten_taula" izenarekin gorde
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Taulan bere maskota zuzen kokatu.
- Zenbakiak ongi kopiatu.
- Auto-ebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.