Zer ikasi:
Aukeratutako bidaia erakargarria bilakatzeko beharrezkoak diren bitartekoak erabiliz, aurkezpen deigarria diseinatu.
Zer egin:Jarduera honetan orain arte planeatutako bidaia era erakargarrian aurkeztu beharko duzue. Aurkezpena nahi duzuen formatuan presta dezakezue, baina kontutan hartu bidaiarekiko interesa piztu behar duzuela: informazio sintetiko eta argia, irudiak, esloganak... deigarria izan behar du.
Ekoizpena:
- Aurkezpena.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Originala da.
- Emandako informazioa sintetikoa eta argia da.
- Multimediaren erabilera egokia (bideoak, irudiak, soinuak...).
- Ahozko aurkezpena zuzena da.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.