Zer ikasi:
Ikastolak antolatzen duen ekintza bat publizitatzeko ideia-ekaitza egin modu kooperatibo batez, ideia
interesgarrienak aukeratu eta antolatu.Zer egin:
Gela taldetan banatu. "Gure galdetegia" dokumentua (10 galdera) ireki eta bertan dauden galderak taldeen artean banatu. Talde bakoitzak galdera sorta batez arduratuko da (2 edo 3 gehienez).
Grabagailua (k) prestatu eta barrakako arduradunarekin elkarrizketa egin.
Talde bakoitzak aldez aurretik erabakitako galderei dagokien erantzuna entzun eta papera pasa. "Gure taldeko elkarrizketa" izendatu eta karpetan gorde
Talde guztien emaitzak jaso eta gero dokumentu bakar batera pasa. "Gure gelako elkarrizketa" izendatu eta karpetan gorde.
Ekoizpena: "Gure taldeko elkarrizketa" eta "Gure gelako elkarrizketa"
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
-"Gure taldeko elkarrizketa"-n eta "Gure gelako elkarrizketa":
- Erantzunak argi jasota daude.
- Erredakzioa egokia eta zuzena da.
-Talde lanean:
- Ardura erakutsi du lanak garaiz bukatuz
- Talde lanean ongi aritu da
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.