Zer ikasi: Elkartasun-gizarte baterako jarrera garatzeko GKEak ezagutu, taldeka galdetegia erantzunez, eta bakarka gutuna idatziz erakundea hurbilagotik ezagutzeko.
Zer egin:
- Planetako lurralde desberdinetan gosearen egoera zein den jorratu duzue. Horren aurrean nolakoa da zure jarrera? Solidarioa zara? Elkartasuna adierazten duten talde anitz lanean ari dira helburu horrekin. Zure lana talde horien zeregina ezagutzea litzateke.
- Talde bakoitzari GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDE (GKE) bat egokituko zaizue eta erakundearen web orrialdean sartuko zarete informazioa bilatzeko eta 1. eranskineko galderak erantzuteko. Jarraian, GKE horren informazioa jasotzeko eskaera gutuna bakarka idatziko duzue.
ERAKUNDEAK(GKE):
ACIÓN CONTRA EL HAMBRE www.accioncontraelhambre.org
ALBOAN www.alboan.org
PARIS 365 www.paris365.org/, http://paris365.blogspot.com
ANARASD www.anarasd.org
INTERMON OXFAM www.congdnavarra.org
MUGARIK GABE www.mugarikgabe.org
CARITAS www.caritaspamplona.org
Jarraian dagokizun GKE horri informazio eskaera gutuna idatziko diozu.
Ekoizpena:
1- Eranskineko GKE galdetegia erantzun.
2- GKE horri informazio eskaera gutuna idatzi eta bidali.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Galdetegiko erantzunetan informazio zuzena jaso da.
- Gutunaren protokoloa ongi jarraitu da.
- Kartan erabiltzen den hizkuntza estiloa eta zuzentasuna egokiak dira.
- Gutunean GKE horrekiko jakinmina adierazi da.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.