Zer ikasi:
Herriko erakunde bati bisita prestatu eta informazioa eskatzeko galdekizuna sortu modu kooperatibo batez.
Zer egin:
Lizarrako etxeetan edaten dugun ura nondik etortzen den jakiteko ur banaketaren ardura duen erakundera joko dugu. Erakunde honen izena zera da: Jurramendiko mankomunitatea. Erakunde honen egoitza bisitatzera joango gara eta bisitari ahalik eta etekin gehien ateratzeko galdetegi bat prestatzea proposatzen dizuegu. Galdetegi horren parte bat "Attachements" atalean duzu,"GaldetegiaLH4" izenarekin, ireki eta poliki irakurri ea galdera guztiak ongi ulertzen dituzun.
Galdetegia osatzeko beste hiruzpalau galdera prestatzea da eskatzen dizuguna. Bakoitzaren proposamenak entzun eta gero irakasleak esango dizue zeintzuk diren gehitu behar dituzuten galderak. Gehitu eta gero galdekizuna prest geratuko da bisita egunerako. "Gure_galdetegia" izenarekin zure karpetan gorde.
Ekoizpena: "Gure galdetegia"
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Galdekizuna ongi osaturik dagoen.
- Idazkera egokia izan da: trazoa, ortografia, ....
- Lana garaiz egin du.
- Autonomia erakutsi du.
- Autoebaluazioa:
Ireki “Autoebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.