Zer ikasi:
Herriko parke garrantzitsuenak zenbatu eta ordenatu.
Zer egin:
Espazioak lekutu ondoren, plano berdina erabiliz, zenbaketa egingo dugu. Gure inguruan dagoen parke kopurua zenbatu eta dagokion emaitza idatzi.
Bestetik parkeak ongi kokatzeko eta deskribatzeko datu gehiago aterako ditugu:
a- Ikastolatik urrutiena eta hurbilena dagoena aipatuz.
b- Gustokoena dutenaz galdetuz parke bakoitzak zenbat boto aterazten dituen zenbatu.
c- Maizago joaten den parkeari galdetuz bakoitzak zenbat aipaldi dituen zenbatuz.
Emaitza guztiak erantsitako dokumentuan jasoko dute, gero "Parkeen-datuak" izenarekin gorde.
Ekoizpena:
"Parkeen-datuak" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Zenbaketa ongi egina dago.
Zenbakiak ongi kopiatua daude.
Sailkapena ongi dago.
Autonomia erakutsi du
- Auto-ebaluazioa:
- Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.