Zer ikasi: Instrukzio testu bat interpretatu eta sortu errezeta bat deskribatzeko eta egiteko.
Zer egin:
Jarduera honetan zure taldeak proposaturiko ogitartekoaren errezeta idatzi beharko duzue. Eta gero beste talde batek idatzitakoa arretaz irakurri, horixe da eta zuek gero prestatu beharko duzutena.
Ez ahaztu : a) Osagaiak aipatzen; b) kopuruak zehazten; c) balioa aipatzen; d) egiteko pasuoak banan bana jartzen.
"Gure-errezeta" dokumentua sortu. Horretarako " Gure Errezeta" dokumentua erabil dezakezue oinarri gisa.
Irakasleak emango dizue beste talde batek idatzitako errezeta, irakurri poliki eta galdetu ulertzen ez duzutena, bokata hori prestatu beharko duzue eta jaialdirako.
Ekoizpena: "Gure-errezeta" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Atal guztiak osaturik daude.
- Instrukzioak argiak diren.
- Idazketa zuzena den.
- Autonomia erakusten du
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orriak betetzen.
Jarduera hau bukatu duzu!