Zer ikasi:
Aukeratutako bidaiaren itinerario eta ekintza zehatzak taldean adostuz, eta sormena erabiliz, informazioa taula batean sintetizatu.
Zer egin:Jarduera honetan aukeratutako bidaiaren arabera bisitatuko dituzuen lekuak, egingo dituzuen ekintza ezberdinak... zehaztu beharko dituzue. Bidaiak, zuen gustoak eta zuek adostutako osagaiak izan behar ditu. Horretarako egunez eguneko plangintza zehaztasunez prestatu beharko duzue. Baita egun kopurua eta data zehatzak ere. Ekintza, itinerario eta daten zehaztapena jasoko duen taula sortu behar duzue, egun bakoitzean egin beharreko ekintzak garbi adieraziz.
Ekoizpena:
- "Ekintzak eta itinerarioa" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Egun bakoitzean egitekoa ondo betetzen du
- Ekintzen originaltasuna
- Adierazpena egokia da, estiloz, joskeraz, zuzentasunez.
- Talde mailan jarrera koopertaiboa erakutsi du
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.