Erantsitako dokumentuan: "Barra-diagramak" daukazu lan hori egiteko prestatua. Osatu eta gero gorde "Nire-diagramak" izenarekin.
Ekoizpena:
"Nire Azalpen testuak", "Nire Instrukzio testuak" eta "Nire Barra-diagrama" dokumentuak.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Beharrezko informazio guztia du
- Azalpen testuaren egitura ongi erabili du
- Idazkera (ortografia) egokia da
- Garaiz bukatu du lana.
- Autoebaluazioa:
Autoebaluaketarako txantiloia bete.
Portafolioan gorde.
Zer ikasi:
Gizarte inguru gertutik (inmigrazioaren egoera herrian) jasotako informazioarekin azalpen testu bat EKOIZTU.
Zer egin:
Lortutako, inkestaren galdeketan jasotako informazioarekin, informazioarekin azalpen testu bat ekoiztu, instrukzio testu bat idatzi (errezeta, jolasa edo dantza izan daiteke) eta barra diagramak erabiliz datuak antolatu. Txantiloiak banatuko zaizkie bertan idazteko. Erantsita dituzue bete beharreko txantilioiak. "Azalpen testuak" eta "Instrukzio testuak" izenarekin. Bukatu eta gero gorde"Nire Azalpen testuak" eta "Nire Instrukzio testuak" izenarekin.
Galdetegian dauden zenbakizko datu batzuk aukeratuko ditugu eta jaso dugun informazioa erabiliz barra-diagramak sortuko ditugu informazioa adierazteko.
Galdetegian dauden datuetatik zazpi aukeratuko ditugu: Adina, Sexua, Zenbat denbora daramaten hemen, familian zenbat diren, lanbidea, etorreraren zergatia eta zenbat hizkuntza dakizkiten.