Zer ikasi:
Gizarte inguru gertutik (emigrazioaren egoera herrian) jasotako informazio eta datuak erabiliz ahozko aurkezpena prestatu.
Zer egin:
Hasteko idatzitako testuak eta dibujaturiko diagramak (3. jarduera) jaso eta eskura eduki.
Aurkezpena prestatu:
a) aurkezpena egokia izan dadin hartuko beharreko ardurak identifikatu (Sarrera, aurkezpena, informazioa, agurra...).
b) Ardurak banatu, bakoitzak zer egin behar duen ongi jakin dezaten.
c) Egin beharreko partea ongi prestatu, behar den materiala osatuz.
Erantsitako dokumentuan lana hau ongi egiteko lagunduko dizun txantilioia duzu: "Aurkezpena". Bete eta gero "Nire-aurkezpena" izenarekin gorde.
Gonbidapena idatzi lekua, ordua, eguna eta gaia zehaztuz. Horretarako banatuko zaien "Gonbidapena" dokumentua bete.
Ekoizpena:
"Nire aurkezpena" dokumentua.
"Nire Gonbidapena" dokumentua.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Ardura guztiak ongi identifikatu ditu
- Bere ardura ongi deskribatzen du
- Behar den materiala prestatu du.
- Esan behar duena ongi ikasi du.
- Autoebaluazioa:
Ebaluaketa txantiloia bete.