Bateratze Lan honen helburua gosari egoki bat proposatzea da; gosari hori hartu behar duen pertsonaren profila (adina, jarduera fisikoa, lan mota...) eta kostua kontuan izanik.Talde txiki bakoitzak profil bat aukeratuko du, taldekide bakoitzak gosarirako dieta bat prestatuko du eta taldean, denon artean, bakarra adostuko da.
Talde bakoitzak onartutako dieta proposamena Blog batean argitaratuko du eta beste taldeen iritziak bertan jasoko ditu.