SARRERA: ikasi beharko zenuke:
- Ikastetxeko ikaskideei begira erakusketa bat ANTOLATU, eraikitako elementu plastikoekin..PROZEDURA ETA BALIABIDEAK: Erakusketa bat antolatzen joango gara, lanean zehar eraikitako materialekin. Modu honetan ikasitakoa eta aurkitutakoa ezagutaraziko diegu ikastolako ikaskideei. Lehenengo eta behin erakusketaren tokirik egokiena aukeratu beharko dugu, dauzkagun aukera ezberdinak aztertuz. Ondoren taldeka antolatuko gara. Talde bakoitzak erakusketaren zati bat prestatuko du.
Populazioa1. taldea: "Problema1" -ean landutako espirala kontutan hartuta, adibide ezberdin batzuk eraiki, populazio ezberdin batzuren arteko erlazioa aztertzeko. Kolorearen garrantziari erreparatu erakargarria suerta dadin eta adibideak elkarren artean bereiz daitezen. 2. taldea: Lortutako datuak beste era batean adierazteko moduren bat aurkitu beharko duzue. Aukeren artean hiririk populatsuenen distantziak poste batean jarri. Kartel bakoitza dagokion hirirantz orienta daiteke eta kartelaren tamainua hiriaren populazioarekin proportzionala izan daiteke. Hau prpopsamen bat da, baino beste edozein modutara adieraz dezakezue. Kontsultatu, eztabaidatu eta posible bada, egin.Azalerak:
3. taldea: "Problema2"-an jasotako informazioa kontutan hartu beharko duzue. Azalera ezberdinei dagozkien diskoak eraiki beharko dituzue (kartoiaz, kartulinaz, plastikoz...). Posibilidade bat izan daiteke diskoak bata bestearen aginean jartzea konparatzeko...
4. taldea: Azaleren erlazioa beste era batean adierazi beharko duzue. Posibilidade bat: mapa mundi haundi bat eraiki eta bertan azalera haundiena duten herrialdeak margotu...
Eraikinen altuera:
5. taldea: "Problema3"-an lortutako datuak erabiliko dituzue. Altuera ezberdintasunak adierazteko posibilidade bat lego piezak erabiliz izan daiteke. Altueren proportzioa mantentzen duten dorreak eraiki daitezke. Legoko pieza batek gure herriko eraikinik altuenaren altuera adieraz dezake...
6.taldea: Eraikinen altuerak konparatzerakoan lortutako emaitzak beste era batean adierazi beharko dituzue.
Ordutegi ezberdintasuna:
7. taldea: "Problema4"-an lortutako emaitzak erabiliko dituzue. Ea nola lortzen duzuen erakusketan emaitza horiek adierazten.
Erakusketa antolatzen
- Material guztia prest duzuenean aukeratutako tokira joan eta material bakoitzarentzat egokiena den tokia aukeratuz erakusketaren muntaia egin beharko duzue.
- Behin erakusketaren muntaia amituta dagoela "Taldelana" dokumentua ireki. Bertan formulario bat aurkituko duzue zuen ikaskideen lana ebaluatzeko. Zure formulario osatu eta zure lankideei eman. Beraien ebaluazio orriak eskatu eta zure emaitzen batazbestekoa kalkulatu. Azken dokumentu hau zure karpetan gorde " Nire_taldelana" izenarekin.
PRODUKTUA:
Erakusketaren materialak (argazkiak).
"Nire_taldelana" ebaluazio orria.
EBALUAZIOA:
Erakusketaren materialen inguruan:
- Modu egokian eraikiak daude, informazioa zuzena da.
- Plastikoki ongi eraikitak daude.
- Ongi kokatuak daude.
- Toki egokiak kokatuta daude
Erakusketaren muntaiarako taldeko lanaren inguruan:
- Ideiak ematen ditu.
- Besteen iritziak positiboki onartzen ditu
- Lanetan laguntzen du
- Ikaskideak laguntzen ditu zailtasunak gainditzen.
- Muntaian eta jasoketan lagundu du
- Autoebaluazioa:
"Autoebaluazioa" orria ireki, osatu eta zure karpetan gorde.