Zer ikasi:
Eskolako kirol zelaietako neurriak kalkulatu.
Zer egin:
Talde bakoitzak dagokion kirol zelaiaren neurriak eta beste zenbait datu jasoko ditu. Horretarako "datuak biltzen" dokumentu adjuntoa irekiko duzue eta bertan azaltzen dena burutuko duzue. Jarduera hau taldeka egin arren, bakoitzak bere dokumentua osatu beharko du. Ondoren dokumentua zure karpeta digitalean gorde.
Ekoizpena:"Nire_Datuak biltzen"dokumentu adjuntoa beteta.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
* Neurketak ondo egin ditu
* Perimetroa ongi kalkulatu du
* Azalera ongi kalkulatu du
* Zirkunferentziaren neurriak ongi daude.
- Autoebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.