Zer ikasi:
Energia aurrezteko dagoen beharraz informazioa, modu sistematikoan, jaso Interneten bidez,IDEAL prozedura- ren lehen pausoa aplikatuz.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Lehenik, ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatu behar duzu. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, amankomunean egindako lanak gidatzeko eta gordetzeko.
Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian karpeta bat sortuko du taldearen izenarekin. Bertan, elkarlanean egingo dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta bana sortu beharko du norberaren izenarekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak, indibidualki egingo dituen lanak gordeko ditu.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “Karatula” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “Lanaren izenburua” izenarekin.
PROBLEMA EBAZTEKO PROZEDURA APLIKATZEN.
Lan honentan problema bat planteatzen da: Zer egin gure ikastolan gastatzen dugun energia aurrezteko eta bidez batez gastuak gutxitzeko?
Problema modu egoki batez ebatzi ahal izateko IDEAL prozedura jarraituko dugu,
Gogoratu zer esan nahi duen prozedura hau izendatzeko erabiltzen dugun letra bakoitzak:
I - Identificar - Identifikatu: Aztertzen den egoera problematikoa dela ohartu.
D - Definir - Definitu: Zehazki, ebatzi nahi dena, enuntziatu, problemaren kausak posibleak aztertuz
E - Estrategia - Estrategia: Problema ebazteko plana prestatzeko fasea da.
A - Actuar - Ekin : Aurreko fasean prestatutako plana burutzeko unea da.
L - Logros - Lorpenak : Ebaluazioaren atala da, egin duguna problema ebazteko noraino izan den egokia aztertzen den fasea.
Identifikazio fasearekin hasteko, ebatzi nahi dugun problemari buruz informazioa jasotzen hastea da proposatzen dizuguna.
Jarduera honetan galdetegi bat osatu behar duzu. Betetzen hasi aurretik http://www.eve.es/web/Energias-Renovables.aspx?lang=eu-ES web orrira joan eta bertako informazio egituraz jabetu.
“Archivos adjuntos” atalean duzun "Galdetegia.doc" dokumentu ireki eta gero, bertan dauden galderak erantzun.
Emaitza gorde zure karpetan “Nire-galdetegia.doc” izenarekin.
Ekoizpena:
"Nire-galdetegia.doc" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Galdetegian emandako erantzunak zuzenak dira.
- Galdetegian azaldutako arrazoiak oinarrituak daude
- Idazkera egokia da
- Lana osaturik eta garaiz eman du
- Auto-ebaluazioa: Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan, "Auto.ebaluazio orria" izenarekin.
Jarduera hau bukatu duzu!!