Zer ikasi:
Eginiko kartelan dagoen informazioa azaldu jantokiko begiraleei. .
Zer egin:
Jantokiko begiraleek jaso duten gonbidapenari jarraituz bisita egingo digute hormairudian adierazitakoa azal diezaiegun eskatuz. Haurrek ahoz azalduko diete hormairudian islatu duten informazioa (zeintzuk diren elikagai osasuntsuak eta haien alderdi onuragarriak, zeintzuk diren hamaiketako ez-osasuntsuak, sarritan jateak ekar ditzazkegun ondorioak...).
Ekoizpena:
-Ahozko adierazpenaren argazkia.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-Egindako azalpenean erabilitako hizkuntza maila.
-Jarrera aktiboa, koperatiboa eta partehartzailea.
Autoebaluazioa:
-Jarduera bukatu eta gero, denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.