Zer ikasi: (Taldeka)
Inkesta edo galdetegi baten emaitzak bildu, bateratu eta grafiko batean kopuruak eta portzentaiak islatu.
Zer egin:
Hasteko, "4. jarduera Galdetegia" mailako ikasle guztiok betea duzue BANAKA. Guztiok osatua duzuenean, emaitzak biltzen dituen Excell-orri bat izango duzue DRIVEn zuen korreoetan konpartitua: "4. jarduera. Galdetegiaren emaitzak".TALDEAN Excell-orria aztertu ondoren, bertan azaltzen diren emaitzak grafikoetara ekarri beharko dituzue: grafikoak edo barra diagramak osatuko dituzue bertan agertzen diren datuekin. Zuek osatutako grafika dokumentuari "4. Jarduera Grafikoak -taldearen izena-" izendatuko duzue.
Ekoizpena:
Egindako grafikoen dokumentua: "4. Jarduera Grafikoak -taldearen izena-"
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Galdera-grafiko lotura zuzena den.
Aukeratutako grafiko mota egokia den galderen erantzunekiko.
Excell-orrian agertzen ziren datuak modu egokian azaltzen diren grafikoan
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto ebaluazio orria.doc” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
JARDUERA BUKATU DUZU