Zer ikasi: Lizarra herrian kirola sustatzen duten erakunde edota taldeei buruz ikerketa egin.
Zer egin: Lan talde bakoitzak, Lizarrako kirol erakundeei buruzko informazioa jasoko du interneten bidez edota kirol erakundeei zuzenean eskatuz. Jasotako informazioarekin, adjuntoan dagoen dokumentua beteko da. Lan talde bakoitzak bi erakunderen fitxak beteko ditu. Hauxek dira Lizarran aukeratu ditugun bederatzi kirol erakundeak: - Itxako eta Lizarreria (eskubaloia) - Izarra eta Arenas (futbola) - Badminton taldea - Oncineda (saskibaloia)
- San Miguel (pilota)
- Club Ciclista
- Medigoizale Elkartea
Lan talde bakoitzak irakasleak aukeratzen dituen bi erakundeen fitxak beteko ditu.
Jarduera hau taldeka egin arren, ikasle bakoitzak banakako fitxak beteko ditu,eskuz hasieran eta ondoren modu digitalean. Lana bukatu ondoren bere karpeta digitalean eta "portfolioan" gordeko du "Kirol erakundeak aztertzen" izenarekin.
Ekoizpena: "Kirol erakundeak aztertzen" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
* Informazio iturriak ongi erabili dira eta jasotakoa pertinentea eta "fitxa" betetzeko egokia da.
* Fitxa ongi osaturik dago eta informazioa esangurutsua da.
* Idazkera egokia da
- Lana osaturik eta garaiz eman du
- Autoebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.