Zer ikasi :
- Ikastolako egoera kontuan hartuz energia aurrezteko problema definitu, kausa posibleak aipatuz, eta enuntziatu modu sintetiko eta garbi batez.
Zer egin :
IDEAL” prozedura jarraituz problema Identifikatua dago: Energiaren kontsumoa gutxitzea eta energia berriztagarriak erabiltzea.
- Baina pauso gehiago eman beharra dago problema ondo Definitu ahal izateko. Asmo orokor horren barruan, energia aurreztea, orain, ikastolan egin genezakeenaz hausnartuko dugu.
- Horretarako energiaren gehiegizko gastoaren atzetik zer kausa dauden aztertzea beharrezkoa da. Guk balizko kausen zerrenda emango dizuegu eta osatzeko eskatu. Taldeka bildu eta hasteko emandako zerrendatik kausa bat aukeratu eta beste bat sortu (proposatu). Ondoren talde bakoitzak bi kausa proposatuko ditu eta gelan garrantzitsuenak aukeratuko dituzue. Horrela problema hobeto definitua geratuko da.
- Balizko kausen zerrenda:
- Ikastolako isolamendua ona ez izatea, lehioetatik eta atetatik bero gehiegi alde egitea.
- Argiak ez itzaltzea gelatik joaten garenean.
- Berokuntzaren tenperatura altuegia izatea.
- Kanpoko lehioak eta ateak zabalik izatea hotz egiten duenean.
- Gaur egun ditugun tarifen desegokitasuna.
- ....................................
Zure lana une honetan, problema Definitzea da. Honen bidez, eskatzen zaizuna, halaber, zure konpromisoa energiaren gastoa gutxitzeko adieraztea da.
- Gogoratu Definizio on baten ezaugarriak hauek direla:
- Laburra eta garbia izatea.
- Arazoaren mamia jasotzea.
- Beharrrezkoak diren datuak ematea
Bestetik problemaren definizioan lortu beharreko energiaren gutxitze mailak koantifikatzea garrantzitsua da: este baterako %5aren murrizketa argindarraren fakturan, .......
Ireki "Problemaren_definizioa" dokumentua, ikasle bakoitzak kopia bana jaitsi eta problemaren definizioa idatzi, gero karpeta indibidualean gorde "Nire_Definizioa" izenarekin.
Ekoizpena:
"Definizioa" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Problemaren definizioa:
- Esaldi batez enuntziatu du, laburra eta garbia da
- Arazoaren mamia jaso du.
- Egiten duen proposamena bidezkoa eta errealista da.
- Egiten duen proposamena berriztatzailea da.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!