Zer ikasi:
Osasun ataleko informazioa sailkatu emandako irizpide sortaren arabera protokolo bat erabiliz.
Zer egin:
Ireki behean duzun "Elikagaien sailkapena" izeneko dokumentua Ondoren aste osoan zehar bete duzun fitxaren informazioarekin, dokumentu horretan dagoen taula bete. Bertan jan dituzun janariak elikagai moten arabera sailkatu beharko dituzu. Janariak errepikatzen badira, ez duzu berriro idazti behar baina bai marka bat egin bukaeran zenbat bider (maiztasuna) azaltzen diren jakiteko.
Informazio gehiagarria behar izanez gero ondorengo zuzenbi honetan duzu:
http://guraso.com/kolaborazioak/etxean-erabiltzeko-elikagai-gida-erraza/
Bukatzen duzunean "Nire_Elikagaien sailkapena" izenarekin gorde zure karpetan.
Ekoizpena:
"Nire_Elikagaien sailkapena" izeneko dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
"Elikagaien sailkapena" izeneko dokumentuan aste osoan jan dituzun janariak agertzea.
Janariak elikagai moten arabera ongi sailkatuta egotea.
Ardura erakutsi du lana garaiz bukatzeko
Beharrezkoa den informazio guztia dago
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!