Zer ikasi:
Pertsona itsu bati eginiko elkarrizketa baten erantzunak idatziz jaso.
Zer egin:
Pertsona itsu baten bisita izango dugu.
Etortzen denerako elkarrizketa prest izango dugu.
Ikasle talde bakoitzak bere galdera sorta izango du.
Txandaka joango dira galderak eginez.
Bukatu eta gero galdera irekien txanda etorriko da.
Bakoitzak gehienez galdera bat egin ahal izan du. Hortaz galdetu aurretik ongi pentsatzeko esango diegu.
Bakoitzak eginiko galderak idatziko ditu, hala nola, ikaskideek egin dituztenak. Gorde zure lana. "Nire_elkarrizketa" izenarekin.
Ekoizpena:
Galdetegia osatuta eduki. "Nire_elkarrizketa"
Ebaluazioa:
Berak proposatutako galderak interesgarriak dira
Ongi jaso ditu erantzunak
Iniziatiba eta interesa erakutsi du.
Errespetuz eta lasai egon da.
Autoebaluazioa: ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen, ongi pentsatu erantzun baino lehen