Zer ikasi:
Egin duzun lana ebaluatua izan dadin portfolio bat (paper-zorroa) prestatzen.
Zer egin:Deskribapena eta informazioa
Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.
Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:
a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.
b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.
c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.
d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.
Portfolioa egiten hasi aurretik ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, portfolioa egiten hasi auerretik osatu.
Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portafolioa osatzeko prozedura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradolizunak jarraituz zure portfolioa idatzi.
Ekoizpena: Portfolioa
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak:
Zuk aportatzen dituzun lanak, "Ebaluazioa" atalean aipatzen diren ebaluazio irizpideak jarraituz.
Portfolioaren egitura: aurkezpen egokia, ordena, informazioa eskuratzeko erraztasuna...