Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.
Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
- Ematen den informazioa ikasleen beharretara egokitzen den ziurtatu.
- Ikasleen aurre ezagutzak ziurtatzea komeni da Bateratze Lan honekin hasi aurretik.
- Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lan hauen funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea aholkatzen da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.
- Bateratze Lanaren ebaluazioa ikasleei hasieratik argi azaltzea komenigarria da.
- Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.