Zer ikasi:
Dieta egokia jarraitzeko instrukzio testu bat sortu gurasoei zuzendua.
Zer egin:
Honako jarduera hau etxean egin beharko duzue banaka. Gurasoei dieta orekatuarekin bat datorren (osasunerako egokia dena) errezeta bat azaltzea eskatu. Ez du balio zuek liburu batetik ateratzea. Errezeta sinple bat izan beharko du idatzi ondoren zuek prestatu beharko duzue eta.Deskargatu orrialde honen beheko aldean azaltzen den "Etxean Prestatutako Errezeta" izeneko dokumentua eta bete bertan eskatzen dizkizun datuak. Argazkiak atera eta instrukzio testuan txertatu.Osagaien eta sukaldeko tresnen izenak euskaraz ez badakizkizu hiztegian kontsultatu. Hemen Interneteko hiztegi baten helbidea duzu. Beharrezkoa baduzu, erabili: http://www1.euskadi.net/hizt_3000/Ondoren gurasoen laguntzarekin zuen errezeta etxean prestatu eta bukatu ondoren argazki digital bat atera. Ez ahaztu bere iritzia jasotzen horretarako prestaturiko tokian.
Argazkia ordenagailuan gorde eta ondoren idatzi duzuen dokumentuan dagokion atalean txertatu.
Bukatzeko sortu duzuen instrukzio testua zuen karpeta digitalean gorde irakasleak ikusi ahal izateko "Nire _errezeta" izenarekin.
Ekoizpena:
"Nire _errezeta" dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Instrukzio testu baten ezaugarriak errespetatu diren.
Osagaien, sukaldeko tresnen izenak euskaraz idatzita dauden.
Idazkiaren koherentzia eta ortografia.
Argazkia egina dagoen eta dokumentuan egoki txertatuta dagoen.
Gurasoen balorazioa.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki "auto-ebaluazio orria" dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!