Zer ikasi:
Animalien zaintzari buruz idazki bat modu kooperatibo batez prestatu eta gero parte bat kopiatu zaintza konpromisoa hartuz.
Zer egin:
Abere batzuk aukeratu ondoren (talde kopuruaren arabera, 4 ume talde bakoitzeko) aholku zerrenda osatuko dugu.Taldeka ,gustokoena duen aberea eta bere arreta erregelak eta zaintza aholku zerrenda aukeratuko dute. Ikasle bakoitzak,besteen aurrean azaltzeko aholkua(esaldia) erabaki ,kopiatu eta landu egingo du. . Gero ikasleek bakoitzak bere erara eta bere hitzekin adieraziko du idazki horren edukia. Aholku zerrenda egiteko irizpideak: elikadura, garbitasuna eta maitasuna.
Ekoizpena:
Norberak erabakitako animaliaren izena eta irizpide baten aholkua kopiatu. "Nire idaztia"
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Grafiaren trazoa.
- Idatzitakoaren antolaketa.
- Kompromezu pertsonala
- Auto-ebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.